Inprimakia
Testu-dokumentuan inprimakien diseinurako modua aktibatzeko, kontrol-morroiak irekitzeko eta inprimaki-kontrolak txertatzeko komandoak ditu.
Diseinu modua
Gaitu edo desgaitu inprimakien diseinu modua.
Kontrolen morroiak
Gaitu edo desgaitu kontrolen morroiak.
Etiketa-eremua
Eremuak gehitzen ditu testu-etiketak bistaratzeko. Etiketa horiek aurrez definitutako testua soilik bistaratzen dute, ez dira testua sartzeko.
Testu-koadroa
Sarrera-lauki bat gehitzen du eta hor testua sartu eta edita dezakezu.
Kontrol-laukia
Kontrol-laukiak gehitzen ditu funtzioak aktibatzeko edo desaktibatzeko.
Aukera-botoia
Botoi bat gehitzen du eta erabiltzaileari hainbat aukera eskaintzen dizkio. Elkartutako aukera-botoiek elkarren segidako tabulazio-indizeak eduki behar dituzte. Eskuarki talde-lauki batez inguratuta egoten dira. Aukera-botoien bi talde badituzu, bi taldeen tabulazio-indizeen artean tabulazio-indizea txertatu behar duzu talde-markoan.
Konbinazio-koadroa
Konbinazio-koadroa gehitzen du. Konbinazio-koadroa lerro bakarreko zerrenda-koadroa da; han klik egin eta zerrendako sarrera bat aukeratu dezakezu. Nahi izanez gero, konbinazio-koadroko sarrerak "irakurtzeko soilik" bihur ditzakezu.
Botoia
Komando-botoia gehitzen du. Komando-botoiak definitutako gertaeren komandoak exekutatzeko erabil ditzakezu, adibidez saguaren bidez klik egitea.
Nahi izanez gero, botoiari testua edo grafikoa gehitu diezaiokezu.
D'oh! You found a bug (text/shared/02/01170000.xhp#imagebutton not found).
Eremu formatuduna
Testu-koadroa gehitzen du, eta hor sartzen edo irteten den testuaren formatua eta balio murriztaileak defini ditzakezu.
Eremu gehiago
Data, ordu, zenbaki, moneta eta ereduetarako inprimaki-eremuak
Talde-markoa
Antzeko kontrolak bisualki elkartzeko erabil dezakezun markoa gehitzen du, esaterako, aukera-botoiak.
D'oh! You found a bug (text/shared/02/01170000.xhp#imagecontrol not found).
Fitxategi-hautapena
Botoi bat gehitzen du, eta horren bidez fitxategiak hautatzeko elkarrizketa-koadroa ireki dezakezu.
D'oh! You found a bug (text/shared/02/01170000.xhp#tablecontrol not found).
D'oh! You found a bug (text/shared/02/01170000.xhp#navbar not found).
Hautatutako kontrol baten propietateak editatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Besteak beste, inprimaki osoaren datu-iturburua eta gertaerak zehatz ditzakezu elkarrizketa-koadro honetan.
Inprimaki-nabigatzailea irekitzen du. Inprimaki-nabigatzaileak uneko dokumentuko inprimaki eta azpinprimaki guztiak bistaratzen ditu dagozkien kontrolekin.
Aktibazio-ordena
Inprimaki bat hautatuta dagoenean Aktibazio-ordenaren elkarrizketa-koadroa irekitzen da. Tab teklarekin kontrol-eremuak enfokatzeko indizeak definitzen dira koadro horretan.
Diseinu moduan irekitzen ditu inprimakiak, beraz, inprimakia edita daiteke.
Kontrolaren foku automatikoa
Gaitu edo desgaitu kontrolaren foku automatikoa